Lehenengo kontzerturako sarrerak agortzear direla eta, eta jende gehiagok Aran Malikian en emanaldiaz goza dezan, Udalak bigarren saio bat antolatzea erabaki du. Musikari hau bere belaunaldiko biolin-jotzaile originalenetako bat da, eta ezaguna da bere estilo eklektikoagatik, musika klasikoa armeniar, ekialdeko, flamenco eta tango musikekin nahasten baititu, beste tradizio herrikoiekin batera.
Sarrerak gaur, urriak 2, ostirala, eguerdiko 12:00etatik aurrera egongo dira salgai esteka honetan: https://www.notikumi.com/channel/ara-malikian/2026/12/4/concierto-de-ara-malikian-en-irun-2026.
Ara Malikian 1968 an jaio zen Beirut en. Oso gazte zela erakutsi zuen bere talentua, Libanoko Gerra Zibilean zehar babeslekuetan biolina jotzen ikasiz. 14 urte zituela, Alemania ra eta Erresuma Batua ra joan zen ikastera, eta ordutik hona, berrogei herrialde baino gehiagotan aritu da bost kontinenteetan.




