Orozko, Zalla, Mallabia, Bermeo eta Zornotzako taldeak arituko dira iragarritako topaketetan. Lehenengo hitzordua azaroaren 12an, osteguna, 19:15ean izango da. Bertan, Olgetan 3 UBI taldeak Zalla EM en aurka jokatuko du. Olgetan taldea Zuriñe Urbano, Katixa Barrondo eta Miren Iza k osatuko dute.
Azaroaren 13an, ostirala, bi partida jokatuko dira. Lehenengoan, 19:30ean, Olgetan 2 AL taldeak Mallabia I ren aurka neurtuko ditu indarrak, Nahiat Azpeitia eta Andere Landaluze Olgetango ordezkari direla. Ondoren, Olgetan 3G ADE taldeak Artza 4 ren aurka jokatuko du, Asier Azkoaga eta Aitor Díaz ekin.
Azken neurketa larunbatean, azaroaren 14an, 11:00etan izango da. Olgetan 2 II taldeak Erdu A ren aurka jokatuko du, Naroa Iturbe eta Katalin Iturritza taldekide direla.




