Martia taldeak, Urdulizko estudioetatik mundura

Joana eta Andonik osatutako bikoteak 'Zeru oro urez' diskoa aurkeztu du, euskal musikaren aldeko apustu argiarekin.

Irudi generikoa musika estudio batean.
IA

Irudi generikoa musika estudio batean.

Martia taldeak, Joana eta Andonik osatutakoak, bere lehen diskoa, Zeru oro urez, aurkeztu du, euskal musikaren aldeko apustu argiarekin.

Andonik berak aipatzen duen moduan, lehenengo entsegua Ander Deuna Ikastola inguruko mendian egin zuten. Bertan, Joanak aurkeztutako kantuekin txundituta geratu zen. Hasiera batean ingelesez sortutako kantei euskara txertatzea erabaki zuten, bertokoak baitira.
Joanak ez zuen argi ikusten melodia haiek inoiz jendaurrean kantatuko zituenik, baina Andoniri esker, betidanik gustuko izan duena egiteko ausardia lortu zuen. Andoni irakaslea da, eta esperientzia honek ikasleei bizitzan aurrera egiteko balio izan diela dio.
Hilabeteetako lanaren ondoren, Urdulizko Tio Pete Estudioetan grabatu zuten lehen diskoa. Biak langile petoak direla eta nahi zuten kantu-sorta lortu arte lanean aritu zirela adierazi du Joanak.
Oholtzara igotzea erronka handia izan zen bientzat. Joanak lotsatia izan arren urduri sentitu zen, eta bere artea edo sentimenduak jendaurrean zabaltzean entzuleei gustatuko ote zaien zalantza sortzen dela aitortu du.

Guretzako Euskaraz gauzak egin eta adieraztea naturala denez, gustuko dugun musika estiloan gure hizkuntzak nolako indarra izan zezakeen probatu nahi genuen

Zortzi kantek osatzen dute Zeru oro urez diskoa, eta erantzun ezin hobea jaso du entzuleen partetik. Andonik adierazi du diskoak hasieran nahi zuten doinua biltzen duela, eta hurrengo lanak hartutako ezagutza eta esperientziak eramango dituztela beste norabait.
Ekainaren amaieran Araban, Izarra herrian, kontzertua eskainiko dute. Ondoren, bigarren diskoaren prestaketa lanetan hasiko dira berriro, zaleen gosea asetzeko asmoz.