Kanpaina honen helburua Lemoan diharduten jarduera profesional guztiak ezagutzea da. Bildutako informazio guztiarekin, herritarrek etxetik gertu aurki dezaketen guztia ezagutzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko Lemoako negozio eta zerbitzuen direktorio bat osatuko da.
Jarduera profesionalen bat garatzen duten autonomo eta profesionalek ere parte hartu dezakete, nahiz eta jendaurreko lokalik izan ez. Horretarako, inprimakia bete eta abenduaren 31 baino lehen bidali beharko da. QR kodea eskaneatuz ere egin daiteke zuzenean.
Udalak dei egiten die herritarrei, "Egin dezagun ikusgai Lemoan dugun guztia" lelopean, tokiko ekintzaileei eta negozioei babesa ematera.




