Arantzazuko erromesaldiaren eta Pazko Bigarreneko afarirako izen-emateak zabalik

Maiatzaren 21era arte eman daiteke izena Zegamako udalak antolatutako ekitaldietarako.

Seinalea Arantzazura eta Zegamara doan bidea erakusten duena, Euskal Herriko paisaian.
IA

Seinalea Arantzazura eta Zegamara doan bidea erakusten duena, Euskal Herriko paisaian.

Zegamako Udalak ireki ditu Arantzazuko erromesaldira joateko autobusen eta Pazko Bigarreneko afarirako izen-emateak, maiatzaren 21era arte.

Aurten, urteroko Arantzazuko erromesaldia maiatzaren 24an eta 25ean izango da. Bide osoa oinez egin ezin dutenentzat, udalak autobus zerbitzua antolatu du berriro ere.
Maiatzaren 24an, goizean, Arantzazura igotzeko autobusa doakoa izango da. Arratsaldean, berriz, Arantzazutik Zegamara itzultzeko autobusak 2,5 euroko prezioa izango du. Maiatzaren 25ean, joan-etorria egiteko (Zegama, Arantzazu, Zegama) salneurria 5 eurokoa izango da.
Bestalde, Pazko Bigarreneko afarirako (maiatzaren 25a) izen-emateak ere gaur bertan ireki ditu udalak. Afaria udaletxeko arkupetan izango da.
Bi ekitaldietarako izen-emateak maiatzaren 21era arte egongo dira zabalik, Zegamako udaletxean bertan egin beharko dira.