Gasteiz On eta Zabalgana Batuz elkarteek bultzatutako ekimen honek auzoko merkataritza txikiaren garrantzia azpimarratzen du, bezeroen leialtasuna eta hurbiltasuna balioetsiz. Kanpainak erosketak egitea eta establezimenduetan datuak uztea sarituko du, sari erakargarrien zozketan parte hartzeko aukera emanez.
Parte hartzeko, nahikoa da kanpainari atxikitako edozein negoziotan erostea, harremanetarako datuak txartelaren atzealdean idatzi eta establezimenduko kutxan uztea. Erosketa bakoitzak parte-hartze bat suposatzen du, beraz, zenbat eta gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago sariak lortzeko.
Guztira 42 negozio k hartzen dute parte, hala nola tabernak, elikadura-dendak, farmaziak, ile-apaindegiak eta estetika-zentroak. Aniztasun horrek bermatzen du ia edozein erosketa parte-hartze bihur daitekeela.
Auzoko merkataritzan erosteak zerbait berezia du. Ezagutzen zaituzte, gomendioak ematen dizkizute, gustuko duzuna gordetzen dizute… eta orain, gainera, saria izan dezake.
Zozketako sarien artean, 50 euroko Regala Gasteiz txartel bat, bi pertsonentzako asteburuko bidaia bat eta Baskonia eta Alavés taldeen partidetarako sarrerak daude. Regala Gasteiz txartelak hiriko beste negozio batzuetan gastatzeko aukera ematen du, tokiko ekonomiaren zirkulua itxiz.




