Istripua gaur eguerdian gertatu da Oreitiasolon, Venta de la Estrella kalean, Guillermo Elio Molinuevo biribilgunetik irtetean. Ibilgailua Olarizu norabidean zihoan eta Gardelegi zabortegira bidean zegoen, hondakinak garraiatzen.
Biribilgunetik irtetean, kamioia irauli egin da, eta bere karga, hondakinak, Salburua norabideko errei guztietan zabaldu ditu. Arratsaldeko 16:00etan, kamioia oraindik irauli eta bertan zegoen, eta bigarren kamioi bat iritsi da karga jasotzeko lanak hasteko.
Trafikoari dagokionez, Venta de la Estrella norabideko errei bat berriro ireki da, baina Salburua norabideko trafikoa moztuta egongo da oraindik denbora batez, hondakinak jasotzeko lanek denbora beharko baitute. Kamioiaren gidaria anbulantzian eraman dute Txagorritxu ospitalera.




