EAJ k, Mikel Legarda diputatuaren bitartez, Trebiñu ren egoera historikoari eta bertako biztanleen aldarrikapenari heldu dio Espainiako Kongresuan. Legardak galdetu dio Ángel Víctor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroari ea baimenduko lukeen Trebiñu ko herritarrei beren lurralde-bateratzeari buruzko kontsulta egitea.
Torresek argi utzi du, baietz, Trebiñu ren lurralde-aldaketa Araba rekin juridikoki posible dela. Hala ere, azpimarratu du ezinbestekoa dela indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ezarritako prozedurak eta urratsak betetzea. Ministroak gogorarazi du prozesuak aurrera egiteko Burgosko Aldundia ren eta Gaztela eta Leongo Junta ren aldeko txostenak beharrezkoak direla, baita Auzitegi Goreneko jurisprudentziak babestutako aurretiazko pausoak ere.
Legardak, bere aldetik, Trebiñu ren aspaldiko aldarrikapena nabarmendu du, eta azaldu duenez, bizilagun askok Gasteiz en eta Araba ko lurraldean garatzen dute eguneroko bizitza, hurbiltasun geografikoagatik eta bertan jasotzen dituzten zerbitzu publikoengatik. Enklabea Gasteiz etik 20 kilometrora eta Burgos ko hiriburutik ehun bat kilometrora dago.
Ministroak aitortu du herritarrei zuzenean galdetzeko planteamenduaren "logika" ulertzen duela, baina berretsi du edozein lurralde-aldaketari legez aurreikusitako prozedurei jarraitu behar zaiela. Azken finean, "herritarrek modu librean adierazteko aukera izan dezaten, ordenamendu juridikoak eskatzen dituen urratsak bete behar ditugu", esan du.




