Aspace-ko (Paralisia Zerebralaren Elkartea Araban) margolari taldeak erakusketa berri bat aurkeztu du Gasteizen, Ekainaren 26ra arte egongo dena zabalik. Erakusketa Arkitektoen Elkargo Ofizialaren egoitzan izango da, Plaza del Renacimiento-n.
Ekimena, G.E.L: Gasteizko Eraldatutako Lekuak izenekoa, hiriko leku enblematikoen berrinterpretazioan oinarritzen da. Artelanak hiriko paisaiaren pertzepzioa aldatzen duten teknika artistikoak erabiliz sortu dira, ikusleari hiri-ikuspegi berri bat eskainiz.




