Ekainetik irailera bitartean, bisita gidatu hauek aukera paregabea eskainiko dute lurraldeko bi espazio esanguratsuren historia eta artea sakonago ezagutzeko. Jarduera guztiak doakoak dira, baina plaza kopurua mugatua denez, aldez aurretik erreserbatu beharko da.
Quejanako Monumentu Multzoan, bisitak asteburuetan izango dira ekainean eta irailean. Uztail eta abuztuan, ostiraletan ere luzatuko dira. Ostiral horietan, 19:00etan hasita, esku-hartze labur bat izango duten bisita antzeztuak izango dira, ordubete eta laurden inguruko iraupenarekin. Larunbat eta igandeetan, berriz, bisitak 12:00etan hasiko dira, ordu beteko iraupenaz. Jardunaldi bakoitzean bi talde egongo dira aldi berean, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, ibilbideak alderantziz eginez.
Bestalde, Arabako Arte Ederren Museoan, 'Fantasía y razón' erakusketari eskainitako bisita gidatuak antolatu dira. Bertan, Francisco de Goya margolariaren grabatuetan sakonduko da, bere sorkuntza prozesua eta testuinguru historikoa ulertzeko. Bisita hauek asteazkenetan 17:00etan eta igandeetan 12:00etan izango dira, ekainetik uztailera. Bisita bakoitzean talde bakarra egongo da, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira, ordubeteko iraupenaz.




