Arabako Arte Ederren Museoak Francisco de Goyaren lau grabatu sail handi bildu ditu lehen aldiz ‘Fantasia eta arrazoia' erakusketan. Sara Gonzalez de Aspuru zuzendariak aurkeztu duen azkeneko bilduma da, erretiroa hartu aurretik.
Bestalde, Ivan Martin Suarez argazkilariak mugimenduaren lengoaia bilatzen du bere lanetan. 'Dark' proiektuarekin Araba mailako irabazle hautatu dute Martin 'Argazkia.eus' lehiaketan, Juan diaz de Garayo 'Sacamantecas'-i buruzko irudi sorta prestatzeagatik. Garaiko giroa argazkilaritza teknika zaharrekin berreraikitzen saiatu da.
Euskal Herria euskalduntzeko pausoak ere jaso dira 'Iruditan' atalean.
Errekaleor ren, elkartasuna aldarrikatu eta azken asteetako gertakariak salatu dituzte Foru plazan. Herri boterea aldarrikatzeaz gain, ardura eskatu diete erakundeei, etxegabeen egoera konpontzeko eta poliziaren gehiegikeriak eteteko.
Aurtengo jaietan, 'U' formako ibilbide bakarra egingo du kuadrilla bakoitzak segurtasuna eta antolakuntza hobetzeko. Batzordekoek 17:00etan egingo dute, eta Federazioko kuadrillek 19:30ean.
Tokikomeko hedabideek testuak sinplifikatzeko sistema berria gehitu dute beren webguneetan, informazioa galdu gabe. 'Alea' hedabideak sinpleago, mamia galdu gabe irakurtzeko aukera eskaintzen du.
Arabako Hegaztiak atalean, sorbeltz arrunta, aireko txoria, aurkezten da. Egun osoa hegan egiten pasatzen du, baita lo egiten eta kopulatzen denean ere, eta txitak hazteko bakarrik pausatzen da. Udatiar ezaguna eta iskanbilatsua da.
Azkenik, 'Iritzia' atalean, Mitxel Elortza eta Iñaki Carretero ren iritziak argitaratu dira.




