Eneko Gaztañagak Euskadiko Boxeo Txapelketako finala jokatuko du gaur Legution

Oriotarrak elite mailan lehiatuko da eta garaipenak Espainiako Txapelketarako txartela ekarriko lioke.

Boxeo eskularru baten argazkia, atzealdean Euskal Herriko paisaia lausoa.
IA

Boxeo eskularru baten argazkia, atzealdean Euskal Herriko paisaia lausoa.

Eneko Gaztañaga oriotarra Legution jokatuko den Euskadiko Boxeo Txapelketako finalera sailkatu da, Gipuzkoako txapeldun izendatu ondoren.

Guztira 23 borrokaldi izango dira Arabako udalerri honetan, eta Gaztañagak elite mailan hartuko du parte. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko dira kategoria horretako norgehiagokak, eta oriotarraren aurkaria Yedri Consuegra izango da.
Ibai Marin entrenatzaileak adierazi duenez, Gaztañaga "oso prestatuta eta ilusio handiarekin" dago gaurko hitzordurako. Garaipenak ateak irekiko lizkioke Espainiako Boxeo Txapelketarako.

"Lorpen oso esanguratsuak dira, boxeoak suposatzen duen guztiagatik. Izan ere, ez da kirol erraza, eta maila horretan egotea eta sailkapen hauek lortu ahal izatea ez da batere samurra. Ni, entrenatzaile gisa, oso harro nago Enekotaz eta klubak lortu duen guztiaz."

Ibai Marin · Entrenatzaile