Vital Fundazioa k eta Kutxabank ek ekoitzitako ‘Bihotza, la vida en Álava como nunca la habías visto’ dokumentala lurraldeko 14 udalerritan proiektatuko da ekainaren 15etik azaroaren 14ra bitartean. Arkabiako arrakastaren ostean, filmak hainbat herritan emanaldiak izango ditu, baita ingurumeneko adituek emandako hitzaldiak ere, eskualde bakoitzeko fauna eta floraren ezaugarriei buruz.
Emanaldiak euskaraz zein gaztelaniaz izango dira, eta udalerrien lehentasunen arabera egokitu ahal izango dira publiko orokorrari, gazte-helduari edo familiari zuzenduta. Parte hartu nahi duten udalerriek actividades@fundacionvital.eus helbidera idatzi dezakete.
Hiru urtez Araban grabatutako 45 minutuko filmak lurraldearen ingurumen-aberastasun izugarria erakusten du, Iberiar penintsulako biodibertsitate-indizerik altuena eta Europako altuenetakoa duena.
Orain arte baieztatutako emanaldiak honako hauek dira: Laguardia (ekainak 15), Oion (ekainak 17), Rivabellosa (ekainak 23, euskaraz), Kuartango (ekainak 25), Murgia (irailak 18), Lagran (irailak 26), Markinez (urriak 3), Aramaio (urriak 4, euskaraz), Artziniega (urriak 5), Dulantzi (urriak 16), La Puebla de Arganzon (urriak 24), Amurrio (azaroak 5), Zalduondo (azaroak 7) eta Condado de Treviño (azaroak 14, euskaraz).
Fundación Vital eta Kutxabank ek sustatutako proiektu honek Arabaren ingurumen-ondarearen garrantzia azpimarratzen du. Kutxabankek jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du, ekonomia berde baterako trantsizioan eragile izan nahi baitu.




