Amurrio, 2026ko ekainaren 14a.- Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Araba Euskaraz 2026 ekitaldiaren irekieran parte hartu du gaur goizean. Aresketa Ikastolak antolatutako jaia Amurrio n ospatu da, "Taupadak berpiztu!" leloarekin. Ekitaldian izan dira, baita ere, Ramiro González Araba ko ahaldun nagusia, Txerra Molinuevo Amurrio ko alkatea, Josu Barrenengoa Aresketa Ikastolako presidentea eta Unai Mendizabal Araba Euskarazko presidentea.
Bere hitzaldian, Pedrosak azpimarratu du euskal gizartea kohesionatzen duten loturak indartzeko eta gizarte aldaketa eta gero eta handiagoa den aniztasunaren testuinguruan komunitate sendo bat eraikitzen jarraitzeko beharra. "Gure erronka etorkizunari begiratzea eta komunitate sendo eta kohesionatu bat izaten jarraitzea da", adierazi du. "Gizarteak aurrera egiten du pertsona desberdinak, esperientzia desberdinak eta munduari begiratzeko modu berriak txertatzeko gai direnean", gaineratu du, gizarte irekia, kohesionatua eta aniztasunetik komunitatea eraikitzen jarraitzeko gai dena aldarrikatuz.
Euskara, etorkizuna eraikitzeko indargunea
Sailburuak adierazi du euskara Euskadiren indargunea dela etorkizuna eraikitzeko. Bere esanetan, lurralde honetako hizkuntza da eta euskal gizartearen kultura eta munduari begiratzeko modua adierazten du. "Euskara garena da eta baita izan nahi duguna ere", esan du.

Pedrosak ikasleen eta hezkuntza-zentroetan egunero egiten den lanaren garrantzia ere azpimarratu du. "Datozen hamarkadetako Euskadi gure geletan hazten ari da", nabarmendu du. Eta gaineratu du: "egunero daukagu arrazoia horietan hazten diren pertsonengan konfiantza izateko".
Halaber, ikastetxeek euskarari, hezkuntzari eta komunitatearen eraikuntzari egindako ekarpena eskertu du. Ildo horretan, Aresketa Ikastolak Amurrio n eta Aiaraldea n egindako lana nabarmendu du, belaunaldi askoren hezkuntzarekiko, euskal kulturarekiko eta euskararen transmisioarekiko konpromiso kolektiboaren adibide gisa.
Araba Euskaraz 2026
2026ko edizioak jarduera kultural, musikal, kirol eta familiar ugari eskaintzen ditu publiko guztientzat. Kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, haurrentzako ekintzak eta jai-guneak Amurrio ko hainbat puntutan banatuta, Araba Euskaraz Arabako euskararen eta ikastolen aldeko urteroko topaketa nagusietako bat bihurtu da.