Atzo, ikasle ohien txanda izan zen, eta ehundik gora batu ziren parkean egindako topaketan eta ondorengo bazkarian, ekitaldiari begira ilusioa piztuz.
Jarraian, hurrengo hitzordua maiatzaren 23an izango da. Bañueta kiroldegia n goizean zehar eskubaloi topaketa antolatu dute. Bertan, kimuen kategoriako eskualdeko zein eskualdetik kanpoko jokalariak arituko dira.




