Ekimen honek Arabako herritarrei aukera ematen die politika publikoen diseinuan eta gauzatzean zuzenean parte hartzeko. Proposamenak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik, eta ondoren, herri-bozketa egingo da ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Deialdia gaur argitaratu da BOTHA n, 25/2026 Foru Aginduaren bidez. Dokumentu horrek proposamenak aurkezteko eta proiektuak bozkatzeko egutegia, inprimakiak eta prozedurak zehazten ditu. Programa 2022an jarri zen martxan lehen aldiz, eta ordutik, Arabako herritarrek beren beharrak eta lehentasunak zuzenean helarazteko bide bat izan dute.
Foru Gobernu Kontseiluak eredu parte-hartzailearen gida praktiko berri bat ere onartu du, izapidetzea errazteko eta parte-hartzea sinplifikatzeko hobekuntza txikiak jasotzen dituena. Proposamenak fisikoki edo elektronikoki aurkeztu ahal izango dira, horretarako gaitutako inprimakien bidez. Informazio guztia Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Irekiaren Atarian egongo da eskuragarri.
Herritarrek beren udalerrietarako proiektuak proposatu eta bozkatu ahal izango dituzte, foru aurrekontuaren zati bat zertan inbertitu erabakitzeko.
Parte-hartze prozesuaren egutegia honako hau da: proposamenak aurkeztea 2026ko maiatzaren 8ra arte; proposamenak egiaztatu eta iragaztea maiatzaren 9tik 19ra; balorazio tekniko eta ekonomikoa maiatzaren 20tik ekainaren 12ra; hautagarri diren proiektuak argitaratzea ekainaren 15ean; herri-bozketa ekainaren 22tik uztailaren 22ra; eta azken emaitzak irailaren 22an. Itzulketa eta ebaluazio fasea 2026ko irailaren 23tik 2027ko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.




