Prezipitazioak bereziki biziak izango dira, eta metro koadroko hamabost litro baino gehiago bota ditzake ordubetean. Trumoi-ekaitzez gain, txingorra eta haize-bolada gogorrak ere espero dira, hirurogei eta laurogei kilometro orduko abiadura har dezaketenak.
Euskalmeten iragarpenen arabera, arratsaldeko eta gaueko orduetan izango du eraginik handiena abisuak. Horregatik, kontuan hartu beharko da arratsaldeko eta gaueko joan-etorrietan.
Ekaitz-egoeretan, zuhaitz asko dauden guneak saihestea gomendatzen da. Halaber, haizeak eraman ditzakeen objektuak balkoietatik edo terrazetatik kentzea eta errepidean arreta handiz gidatzea, euriak ikusgarritasuna murrizten badu edo ur-putzuak sortzen badira.




