Lehenengo ekitaldia goizeko 10:30 ean izango da Udaletxe ko prentsa aretoan. Bertan, Ana López de Uralde, Gazteriaren zinegotzia, eta Rocío Vitero, EH Bilduren udal taldeko bozeramailea, izango dira, Bidegile proiektua aurkezteko.
Ondoren, 11:00 etan, Sonia Díaz de Corcuera, Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia, eta Jone Elorriaga artista, "Por todas esas veces" erakusketa aurkeztuko dute Montehermoso Kulturuneoko Ortuño aretoan.
Azkenik, 11:30 ean, Beatriz Artolazabal, Espazio Publiko eta Auzoen zinegotziak, Auzoen Hiria Planaren bigarren balantzea egingo du, berriro ere Udaletxe ko prentsa aretoan.




