Bihar, irailaren 27an, Retinaren Mundu Eguna dela eta, Vitoria-Gasteizko Udala k Udaletxeko fatxada urdin eta berdez argiztatuko du.
Egun honen helburua da erretinari eragiten dioten gaixotasunen inguruan kontzientzia sortzea. Erretina begiaren funtsezko zatia da, argitasunez ikusteko aukera ematen diguna.
Ekimenaren xede nagusia da ikusmenaren osasunaren garrantziaz sentsibilizatzea, erretinaren gaixotasunak dituztenei laguntzea, hala nola degenerazio makularra edo edema makularra, goiz-diagnostikoaren bidez, eta ikerketa bultzatzea zein arreta egokia sustatzea.




