Lehenengo ekitaldia IX. Barrika Lasterketa ren aurkezpena izango da. Bertan izango dira Sonia Díaz de Corchera, Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria; Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioaren zuzendaria; Javier Elejalde, Vitoria-Gasteiz Wine City-ren ordezkaria; eta Eduardo Pascual Alútiz, Bodegas Alútiz-en ordezkaritza. Ekitaldia 11:00 etan hasiko da Udaletxean. Aurretik, 10:30ean, ohiko argazkia egingo da upelen aurrean.
Ondoren, Green Capital eta Virgen Blanca pilotako txapelketak aurkeztuko dira. Bertan parte hartuko dute Ana López de Uralde, Kirol zinegotziak; Arantxa Ibáñez de Opakua, Vital Fundazioaren zuzendariak; Eduardo Lobato, Euskal Pilotaren Arabako Federazioko presidenteordeak; eta Mikel Rafael, Euskal Pilotaren Arabako Federazioko zuzendari teknikoak. Aurkezpena 11:30 ean izango da Arkabia Kultur Etxean, C/ Postas, 13 helbidean.




