Ana López de Uralde Kirol zinegotziak parte hartu du ekitaldian, non atzoko ahalegina eskertu zaien triatletei. Zinegotziak Damián Le Mesnager frantziarrari eta Natalie Van Coevorden australiarrari eman dizkie sariak. Bi kirolari hauek izan ziren atzo Espainiako Plazan helmuga zeharkatu zutenak, Vitoria-Gasteiz-en lehen aldiz jokatu zen IRONMAN 70.3 probaren estreinaldian.
Ekitaldia hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde da atzoko probako igeriketa segmentuan zendutako atleta baten oroimenez eta omenaldian.




