Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ADELA, Arabako EsclerosisLateralAmiotrofikoaren elkartearen #LuzporlaELA lelopean antolatutako kanpainarekin bat egiten du.
ADELA ren helburua da gaixotasun honen inguruan informazioa zabaltzea eta kontzientziazioa sustatzea. ELA pertsonei zein familiei aurre egin diezaieketen gaixotasun "suntsitzaileenetako" bat dela adierazi dute. Gaixotasunak bereziki 40 eta 70 urte bitarteko pertsonengan du eragina, eta ohikoagoa da gizonezkoengan.




