Taldeek beraien ekoizpen musikalak sortu, entseatu eta grabatzeko espazioa izan dezaten bultzatzen du ekimen honek. "Tokiko talentua sustatzen dugu, eta uste dugu baliabide hau oso baliosa dela bertako artistek beraien proiektu musikalak garatzeko", adierazi du Sonia Díaz de Corcuera, Kultura eta Hezkuntzako zinegotziak.
Programa hau Talde Gune-rekin elkarlanean egiten da, lokalak dituen enpresarekin. Udalaren %60ko dirulaguntzari esker, bi lokal eskaintzen dira prezio sinbolikoan: 2 euro/orduko bakarlarientzat eta 3 euro/orduko taldeentzat. Aretoetako batean bateria akustiko osoa eta ahots-ekipoa daude, eta bestean, berriz, ahots-ekipoa eta mikrofonia.
Aretoen erabilera azaroaren 26an egingo den zozketaren bidez esleituko da. Parte hartzeko izena emateko epea datorren azaroaren 2an hasiko da eta azaroaren 16an bukatuko da.
Bi erabilera mota antolatzen dira: bi edo gehiago osatutako musika-formazioak, eta pertsona indibidualak. Taldeei lehentasuna emango zaie zerbitzuaren aprobetxamendu handiagoa lortzeko. Aretoaren gutxieneko erabilera 2 ordukoa izango da asteko, eta ezingo da erabili 4 ordu baino gehiago jarraian pertsona edo talde berak.




