Vitoria-Gasteizko Udalak antolatutako Liburu Trukearen Azoka arrakastatsua izan da berriro asteburuan, Iradier Arenan egindako ekitaldian 3.278 pertsona izan ziren eta 8.377 truke gauzatu ziren. Ekitaldiak giro paregabea izan zuela nabarmendu du Sonia Díaz de Corcuera, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, "herritarrek gogoz espero duten hitzordua dela" adieraziz.
Parte-hartzea orekatua izan da txanda guztietan, emakumezkoen asistentzia %58,23koa izan delarik eta gizonezkoena %41,76koa. Truekeen artean, %41,76a haur eta gazteei zuzendutako kategorian izan da, "familientzako eta etxeko txikientzako bildumak berritzeko baliabide oso baliozkoa dela" azpimarratu du zinegotziak.
Bestalde, azokan zehar egindako haurrentzako tailerretan 356 haur rek hartu dute parte. Gainera, Caoba taldearen kontzertuek ere harrera ona izan dute eta sare sozialetan izandako presentziak ere emaitza positiboak utzi ditu.




