Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak, Karmele Jaio idazleak eta Proyecto Larrua dantza garaikideko konpainiak inauguratu dute arratsaldean Vitoria-Gasteizko Liburu Azoka, dantza eta literaturaren ekitaldi batekin.
Datorren astelehenera arte, La Florida parkea izango da literatura zaleen topagune. Bertan, Carmen Mola, Andrea Longarela, Mikel Santiago eta Katixa Agirre bezalako egileak izango dira, elkarrizketak, hitzaldiak, solasaldiak eta haurrentzako jarduerak eskainiz.
Gainera, bertan kokatuko diren zortzi liburu-denda lokaletako standetan liburu berriak ikusi eta erosteko aukera izango da.




