Aitzina Folk jaialdiaren aurkezpena 10:30ean izango da Palacio de Montehermoso-n. Bertan izango dira Sonia Diaz de Corcuera, Kultura zinegotzia; Ana del Val, Kultura diputatuordea; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Patxi Villén, jaialdiaren zuzendaria; Eduardo Fernández de Pinedo, Fundación Vital-eko ordezkaria; Kepa Ortiz de Urbina, Laboral Kutxaren gizarte ekintzako arduraduna; eta Xabier Zeberio, Alos Quartet taldeko kidea.
Ondoren, 11:00etan, Emakumeen Jabekuntzarako Eskolaren 2026-2027 ikasturteko programaren aurkezpena egingo da Udaletxeko prentsa aretoan. Ekitaldi honetan Ana López de Uralde, Gasteizko Udaleko Berdintasuneko zinegotziak, hartuko du parte.
Udalak gogorarazi du erakunde-agenda ofizialean kontsulta daitezkeela Tokiko Gobernu Batzarren, batzordeen, osoko bilkuren eta kontratazio mahaien deialdiak eta gai-zerrendak.




