Luiz Felipe Reis zuzendari eta dramagileak sortutako eta Rodrigo Bolzan aktoreak interpretatutako pieza honek, Roberto Bolaño idazle txiletarraren obra eta bizitza jorratzen ditu. 'La universidad desconocida', '2666', 'El gaucho insufrible', 'Entre paréntesis' eta 'Bolaño por sí mismo' bezalako lanen pasarteak, poemak, ipuinak, kronikak, hitzaldiak, elkarrizketak eta pasarte autobiografikoak oholtzara eramaten ditu.
«Antzerkia, literatura, musika, irudia eta performancea uztartzen dituen proposamen dramatiko hedatua da», azaldu du Sonia Díaz de Corcuera, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.
Proiektua 2015ean hasi zen hartzen forma, Bolañoren literatur debuta gogoratzeko urteurrena zenean. Bederatzi urte geroago, 2024an estreinatu zen 'Deserto', Bolañoren lehen eleberriaren eta bere maisulanaren, '2666', urteurrenak ospatu ziren urtean.
Antzezlanak artistaren eta sorkuntza poetikoaren eginkizuna zalantzan jartzen du egungo munduko indarkeriaren aurrean. Txiletik Mexikora eta Espainiara lekualdatu zen idazlearen bizitzan zeharreko bidaia bat da, bere kezka artistiko eta existentzial sakonenak agerian utziz.
Polifônica, Rion de Janeiro n 2014an sortutako ikerketa eta sorkuntza zentroa da, eta bere lanek antzerkia, musika eta performancea uztartzen dituzte, gizarte eta ingurumen arazoei buruzko hausnarketa sustatuz.




