Ensanche XIX elkarteak, bere jardueren barruan, Gasteizko erdiguneko hainbat balkoi apaintzeko ekimena jarri du martxan udaberri honetan. Gaur, apirilak 23, jakinaraziko dira proiektu honetan parte hartzeko hautatutako bizilagun-komunitateak.
Elkartetik, fatxada oso ikusgarriak eta oinezkoen joan-etorri handia duten hainbat bizilagun-komunitate hautatu ditugu. Erabat doako geranioak emango dizkiegu, balkoietan jar ditzaten.
Elkarteak azaldu duenez, fatxada oso ikusgarriak eta oinezkoen joan-etorri handia duten komunitateak aukeratu dituzte. Hautatutako atarietan eranskailuak jarriko dira gaur, apirilak 23, ekimena iragartzeko. Landareak banatzea apirilaren 23ko goizerako aurreikusita dago, baina aurretik elkartearekin harremanetan jarri beharko da ordua zehazteko.
Ekimen honen helburua da balkoi bakoitza apaintzea eta lorez betetzea. Elkarteak adierazi duenez, “Gasteizko Zabalgunea udaberri honetan loratzea” nahi dute. Gainera, maiatzaren amaieran balkoi lehiaketa bat egingo da. Keinu txiki hauekin, Gasteizko erdigunea biziberritu nahi da.




