Euskotren-ek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren menpeko sozietate publikoak, gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Gasteizko tranbian San Prudentzio jaiak direla eta. Zerbitzu hau apirilaren 27tik 28ra bitarteko gauean egongo da martxan, garraio publikoan joan-etorriak errazteko helburuarekin.
Lehen aldiz, Euskotren-ek gaueko zerbitzu berezi hau eskainiko du San Prudentzio jaietarako. Maiztasuna ordu erdikoa izango da Abetxuko – Unibertsitatea eta Ibaiondo – Salburua lineetan. Hiriguneko (Honduras – Florida tartea) maiztasuna, berriz, 15 minutukoa izango da gutxi gorabehera, Gasteizko zerbitzuko unitate guztiak bertatik igarotzen baitira.
Erabiltzaileek informazio gehiago lor dezakete tranbia-geltokietan, baita Euskotren-en aplikazio ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean dagoen ordutegi-bilatzailean ere. Horrez gain, 944 333 333 telefono zenbakia ere badute eskura informazioa eskatzeko.




