Vitoria-Gasteizko Udalaren jabetzakoak ziren Cubo kaleko 10 zenbakiko bost etxebizitzek eta beheko solairuko lokal komertzialak jabe berria dute dagoeneko. Higiezinak Vitoria-Gasteizko Alde Zaharrean kokatuta daude.
Salmenta zuzeneko esleipen bidez gauzatu da, eta jabe berriak 364.924,08 euro ordainduko ditu, zergak kanpo.
Joan den ekainean atera ziren etxebizitzak lizitaziora, baina prozesua desertutzat jo zen urrian, interesaturik agertu zen eroslerik egon ez zelako. Horren aurrean, eta legediak aurreikusten duenaren arabera, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (BOTHA) iragarkia argitaratu zen, urtebeteko epean zuzeneko esleipen prozesua irekitzeko.
Epe horretan, edozein interesatuk aurkez zezakeen eskaintza, betiere lizitazioan aurreikusitako baldintza berdinekin. Azken maiatzean jaso zen baldintza horiek betetzen zituen eskaintza bakarra.
Eskaintza aztertu eta berretsi ondoren, salerosketa berretsi zaio jabe berriari. Bost etxebizitzetatik bat eraikinaren beheko solairuan dago, eta beste lauak lehen, bigarren eta hirugarren solairuetan banatuta daude. Etxebizitzen azalera eraikia 53 metro koadrokoa da, eta lokala, berriz, 90 metro koadrokoa.




