Ekimen hau Unicef Euskal Herriko Batzordearen bidez kudeatuko da, eta helburu nagusia da kaltetutako biztanleek oinarrizko zerbitzuak eskuratzea, hala nola ura, saneamendua eta higienea. Distrito Capital, Miranda, La Guaira, Carabobo eta Yaracuy estatuetan garatuko da proiektua, sei hilabeteko epean.
Lurrikarek azpiegitura hidraulikoetan eragindako kalteek gaixotasunak izateko arriskua areagotu dute. Horregatik, funtsak ur-tankeak, arazketa-pilulak, hondakinak biltzeko poltsak eta higiene-kitak banatzea finantzatuko du, egoera ahulenean dauden familiei laguntzeko.
Arabako Larrialdi Funtsa nazioarteko krisi humanitarioei erantzun azkarra emateko tresna solidarioa da. Unicefek 1967tik dihardu Venezuelan lanean, eta krisi egoeretan esperientzia zabala du, erakundeak berak adierazi duenez.




