Ertzaintza joan zen joan den ostegun gauean Lantarón udalerriko herri batera, etxeko indarkeriaren inguruko gertakari bat tarteko. Bi gizon, 52 eta 44 urtekoak, atxilotu zituzten eta 48 urteko emakume bat ikertzen ari da.
Gertakariaren harira, ertzainak etxebizitzan sartu eta bertako gela batean 19 marihuana landare zituen laborategi bat aurkitu zuten. Horren ondorioz, etxeko jabea ikertzen ari dira, droga trafikoaren aurkako ustezko delitu batengatik.
Atxilotutako bi pertsonak ostiral honetan jarri zituzten epailearen aurrean.




