Supaztarrean Kultura Alkartea k antolatutako Bertsolari Beteranoen II. Txapelketa k Orozkoko herrigunea girotuko du larunbatean. Goizean eta arratsaldean zehar, bertsolaritzak protagonismo osoa izango du, zortzi bertsolari gonbidatu baitituzte lehiaketara.
Elkarteak adierazi duenez, parte-hartzaileak hautatzeko hiru irizpide nagusi izan dituzte. Aurten, parekidetasuna lortu dute, lau gizonezko eta lau emakumezko arituko baitira nor baino nor. Iaz, ordea, emakumezko bakarrak eman zuen baiezkoa, eta azken orduko arazoengatik ezin izan zen parte hartu.
Gainera, lehiaketa ofizialetan parte hartzen ez duten bertsolariak erakartzen saiatzen dira, nahiz eta Araban zaila izan. Azkenik, Euskal Herri osoko bertsolariak ekartzea dute helburu, baina aurten ezinezkoa izan da Iparraldeko sortzaileak biltzea.
Larunbateko hitzordua bi kanporaketatan banatuko da. Lehenengoa Batzokian izango da 11:00etan, eta Iratxe Ibarra k, Juanjo Respaldiza k, Kristina Mardaras ek eta Nahikari Gabilondo k kantatuko dute. Bigarren kanporaketa, berriz, 12:30ean hasiko da Kalakan tabernan, eta bertan Oihane Perea, Manolo Arozena, Serapio Lopez eta Bittor Elizagoien arituko dira.
Finala Iza Tabernan egingo da bazkalostean. Aurretik, bazkaria izango da, eta mahaian tokia izateko 40 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko azken eguna ostirala da, eta ordainketa Bizum bidez egin daiteke 674 084 567 telefono zenbakian edo tiketa Induman erosiz. Goiz osoan zehar, trikitilariek girotuko dute herria, eta Asier Ibaibarriaga k, Saioa Mitxelena k eta Joseba Santxo k epaile lanak egingo dituzte.




