Orioko kanpo-portua n duela 40 egun su hartu eta erdi hondoratuta dagoen Gure Gaskuña ontziaren egoeraren inguruan kezka nagusitu da azken egunotan. Udalak egoeraren jarraipena egin du hasieratik, eta orain, informazio-eskaera formal bat helarazi dio Eusko Jaurlaritza ri, ontziaren egoera, aurreikusitako jarduketak eta segurtasun-neurriak argitzeko.
Ontziak irailaren 24an hartu zuen su, eta ordutik bertan dirau. Gertakariaren biharamunean, udal ordezkariak bertaratu ziren eta lau eguneko epea zegoela jakinarazi zitzaien jarduketa-plan bat aurkezteko, marea biziak aprobetxatuz ontzia lehorreratzeko. Denbora tarte horretan, Udalak hainbat aldiz eskatu du informazioa, baina Jaurlaritzak 'egoera kontrolpean dagoela' erantzun du.
Azken egunotan, ordea, erregaiaren presentziarekin lotutako orbanak eta usainak antzeman dira, eta horrek kezka areagotu du. Abisu horiek tarteko, Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere bertaratu dira.
Hori dela eta, Orioko Udalak urrats bat gehiago egitea erabaki du. Azaroaren 2an, informazio-eskaera formala erregistratu zuen Eusko Jaurlaritzako Portu Saila ren aurrean. Bertan, ontziaren egungo egoerari, orain arte egindako azterketei eta jarduketei, izan daitezkeen ingurumen-arriskuei, hartutako prebentzio-neurriei eta ontzia lehorreratzeko edo lekualdatzeko aurreikusitako epeei buruzko informazio zehatza eskatu du.
Orioko Udalak lehenbailehen irtenbidea emateko beharra berretsi du, herritarren segurtasuna eta Oria ibaia ren babesa lehenetsiz. Erakunde eskudunekin harremanetan jarraituko du egoeraren jarraipena egiteko eta herritarrei informazio eguneratua helarazteko.




