Zumaia ko Udal Gobernuak 2027 rako 21.135.263 euro ko aurrekontu proposamena prestatu du. Kopuru horretatik, 3.232.111 euro inbertsioetara bideratzea aurreikusi dute, aurrekontu osoaren %15,29. Aurrekontuaren xehetasunak Iñaki Ostolaza alkateak eta Unai Larrañaga Ogasun zinegotziak azaldu dituzte.
Inbertsio nagusien artean, Komentuko kantina eta aterpetxea egiteko 700.000 euro ko partida aurreikusi da. Eraikin horri erabilera berriak emateko lanak osatuko ditu honek. Halaber, Marianton eremuko lanak amaitzea aurreikusten da, herritarren erabilerarako eta elkarbizitzarako espazio publikoak hobetzeko.
Haur parkeak berritzeko 430.000 euro bideratuko dira, umeentzako jolaserako guneak eta familien arteko topaguneak hobetzeko. Aurten Basadiko eta Kantauri plazako parkeak berritu ondoren, datorren urtean Amaia plazako eta Bidabe azpiko parke jendetsuenak eraberrituko dira. Jadarren ere hobekuntzak egingo dira.
Zerbitzu publikoen antolaketan, lorezaintza zerbitzua azpikontratatutik udalaren kudeaketa zuzenera pasatuko da, kalitatea eta kontrola bermatzeko.
Datu ekonomikoei dagokienez, aurrekontuak 2.120.326 euro ko aurrezki garbia jasotzen du, iazko 727.946 eurotik gorako igoera nabarmena. Zor bizia %2,91koa da. 2023tik 2025era bitartean 14,15 milioi euroko inbertsioak gauzatu dira, eta 2026ko aurreikuspenekin agintaldiko inbertsioa 17 milioi eurotik gorakoa izango da.




