Zumaia ko Udalak prest agertu da berriro ere Futbol 7 Txapelketa antolatzeko, auzotar talde batek eskaera hori egin ostean. Hala ere, Udalak ezin du bakarrik hartu bere gain txapelketaren antolaketa, eta Flysch Trail mendi lasterketarekin egin zen bezala, herritarrei laguntza eskatu die antolakuntza lanetan parte hartzeko eta ekimena elkarrekin aurrera ateratzeko.
Helburu horrekin, Udalak bilera irekia deitu du, txapelketaren antolaketan parte hartu eta ideiak edo laguntza eman nahi duten pertsona guztientzat.
Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du txapelketa arrakastatsua izan dadin.
Topaketa datorren asteartean, maiatzak 19, 18:00 etan izango da, Aitzuri frontoi ko bilera-gelan.




