Udazkenean, Zumaia k aukera berri bat eskainiko die kirol monitore eta entrenatzaile izan nahi dutenei. Zumaiako Udala k eta Euskal Kirol Federazioen Batasuna k (EKFB) elkarlanean antolatu dute Eskola Kiroleko Monitore Laguntzailearen (MADE) prestakuntza. Ekimen honek kirol-hastapenetan edo eskola-kirolean aritu nahi duten baina beharrezko titulazio ofiziala oraindik ez duten pertsonei zuzenduta dago.
Herrian sortutako interesak bultzatuta, 70 pertsona inguruk adierazi dute prestakuntza honetan parte hartzeko gogoa, eta horrek ikastaroa Zumaia n bertan egitea baieztatu du. MADE prestakuntza gainditzeak behin-behineko gaikuntza emango du 2027ko azaroaren amaierara arte, epe horretan titulazio ofiziala eskuratu beharko delarik.
Prestakuntza prozesuak hainbat fase ditu. Lehenik, sarbide proba bat egin beharko da irailaren 19 an, goizez, Aitzuri pilotalekua n. Ondoren, online ikastaroa irailaren 21 ean hasiko da. Azterketa presentziala, berriz, urriaren 23 an izango da Zumaia n, eta gainditzen ez dutenek azaroaren 13an izango dute aukera berri bat.
Izen-ematea irailaren 15 era arte egongo da zabalik, eta matrikularen prezioa 80 eurokoa da. Ikastaroa euskaraz eginez gero, matrikula itzuli egingo da. Interesdunek zumaia.eus webgunean edo EKFBren webgunean aurki dezakete informazio guztia eta izena emateko formularioa, ekfb@euskalkirola.eus helbidera bidali beharko delarik.
MADE prestakuntzak behin-behineko gaikuntza ematen duenez, 2027ko azaroaren amaierarako titulazio ofiziala lortu beharko da. Hala ere, MADE gaindituta, dagokion kirol-modalitateko teknikari-prestakuntza egitean, bloke komuna eginda kontsideratuko da, soilik bloke espezifikoa eta praktikaldia egin beharko direlarik.
Gainera, kirol-profesionalek beste bi prestakuntza derrigorrezko kontuan hartu beharko dituzte: Lehen Sorospenak-SOS (6 orduko online ikastaroa, 20 euro, euskaraz doakoa) eta LOPIBI – Haurrak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioa (4 orduko online ikastaroa, 20 euro, euskaraz doakoa). Biak urte osoan zehar egin daitezke ekfb@euskalkirola.eus helbidean izena emanda.
Bestalde, dagoeneko titulazioa dutenek irailaren 30 a baino lehen eman beharko dute izena Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistroan. MADE bidezko ikasleek, berriz, ikastaroa amaitu ondoren egin beharko dute erregistroa. Zalantzak argitzeko, Kirol Eskolarekin harremanetan jarri daiteke (kiroleskola@euskadi.eus edo 944-03 28 66).
Zumaiako Udala k herritarrak animatu ditu aukera hau baliatzera eta interesdunek epeen barruan izena ematera.




