Uda sasoiaren etorrerarekin batera, Zumaia ko udako aparkaleku arautegia (TAO) jarriko da martxan bihar, ekainaren 15ean, eta irailaren 15era arte egongo da indarrean.
Errotazio handiko guneetan, hala nola Txomin Agirre kaia eta Amaiako plaza, eta egonaldi ertaineko aparkalekuetan, hala nola GKN, Axular ibiltokia eta Itsas kiroldegia, ordaindu egin beharko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara, astelehenetik igandera.
Salbuespenak ere badaude: Anbulatorio ko aparkalekuan, ordaindu beharko da 08:00etatik 17:00etara, astelehenetik ostiralera; gainerako orduetan eta asteburuetan doakoa izango da. Era berean, Izustarri kale ko aparkalekua ordainpekoa izango da 10:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, eta gainerako orduetan eta asteburuetan doakoa.
Gainontzeko herriko lekuak bertakoentzat izango dira, eta txartela dutenek doan aparkatu ahal izango dute beren guneetan. Horrez gain, doako bi aparkaleku gune egongo dira: Sarauneko zabalgunea (Kirol portu alboan) eta Estazioko industriagunea.
Aparkatzeko txartel berria behar dutenek bi aukera dituzte eskuratzeko: Internet bidez, zumaia.eus webgunean, edo Kantauri 7 kalean (Moilaberriko tren geltoki zaharraren atzealdean) zabalduko den bulegoan. Bulego hau irailaren 15era arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era, eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.
Bestalde, Txomin Agirre kaia, Kirol portua eta Santiago hondartza lotzen dituen txalupa zerbitzua ere martxan jarriko da. Sarauneko zabalguneko aparkalekua eta moila arteko bidea ontziz egin ahal izango da, euro baten prezioan pertsonako (1,5 euro Santiagora joanez gero), eta aurten Mugi bidez ordaindu ahal izango da.




