Bilbon jokatutako Euskotren ligako VII. Bandera Arraun Lagunak taldeak eskuratu du, bosgarren urtez jarraian garaipena lortuz. Estropada erlojuaren aurkako formatuan lehiatu zen, eta Zumaia bosgarren postuan sailkatu zen, lan txukuna eginez.
Bestalde, KAE 1 ligako laugarren jardunaldia Donibane Ziburun jokatu zen. Bertan, Zumaia bigarren postuan helmugaratu zen, Deustu garailearen atzetik. Zarautz hirugarren izan zen, eta Orio hamaikagarren postuan amaitu zuen estropada.
Gaur egungo sailkapen orokorrari dagokionez, Arraun Lagunak lidergoan mantentzen da Euskotren ligan. KAE 1 ligan, Deustu da lehen postuan, Zarautz eta Zumaia atzetik dituela, biak puntu kopuru berdinarekin.




