Deialdi honen helburua gazteen interesak eta grinak babestea da, eta hainbat arlotako proiektuak aurkez daitezke. Horien artean, aisialdiarekin lotutako ekimenak, ikus-entzunezko lanen ekoizpenak, ekintzailetza proiektuak, zientziaren inguruko ikerketak, teknologia berriekin lotutako proposamenak edota kultur argitalpenen edizioak daude.
Laguntzak Zumaiako gazteei zuzenduta daude, eta banaka zein taldean parte hartzeko aukera dute. Iazko edizioan, esaterako, ikus-entzunezko bi proiektuk jaso zuten udalaren babesa, horien artean dokumental esperimental bat eta film labur bat.
Parte hartzeko, eskatzaileek eskabide orria eta jardueraren memoria, gastuen eta diru-sarreren aurrekontua, eta beste erakunde batzuetan eskatutako edo jasotako dirulaguntzei buruzko adierazpena aurkeztu beharko dituzte. Gainera, zinpeko aitorpena ere eskatzen da, dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez dutela adieraziz, sexuagatiko diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne.
Proiektuetan genero ikuspegia eta euskararen tratamendua nola txertatzen diren ere zehaztu beharko da, jardueraren hedapenean.




