Taldeko kideek, txikienetik helduenetaraino, pieza ugari dantzatu zituzten publikoaren aurrean. Jende ugari gerturatu zen Elkargunera, ikasleen emanaldiez gozatzeko eta urteko lanari babesa emateko.
Aurtengo denboraldian zehar, Zubiberriko neskek hainbat txapelketatan parte hartu dute, emaitza oso onak lortuz. Jaialdi honen bidez, diziplina honetan Azkoitian egiten den lanaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuten.
Besteak beste, bakarkako eta taldekako koreografiak erakutsi zituzten, baloiarekin, mazekin, uztaiekin eta zintekin duten trebetasuna erakutsiz.




