Ekintza hauek Zarauzko Udaltzaingoak urtean zehar bide-segurtasuna indartzeko egiten dituen kanpainen barruan kokatzen dira. Azken bi hilabeteetan, 25 kontrol egin dira, eta horietan 242 ibilgailu ikuskatu dira.
Kontrol horien ondorioz, 15 salaketa jarri dira aparkaleku horietan baimenik gabe edo iraungitako baimenarekin aparkatzeagatik. Gainera, beste 11 salaketa tramitatu dira Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (ITV) edo derrigorrezko asegurua indarrean ez zuten ibilgailuei lotuta.
Zarauzko Udalak azpimarratu duenez, ekintza hauekin Udaltzaingoak "erreserbatutako espazioen erabilera egokia bermatzea eta trafiko-arauen betetzea indartzea" bilatzen du.




