Su horietarako erabiltzen duten tresneria errepidearen ondoan kokatuko dute. Segurtasuna bermatzeko, larunbatean zein igandean, N-634 errepidea itxi egingo dute Getaria eta Zarautz artean, hiru laurden orduz, 22:45 etik 23:30 era bitartean.
Errepidea itxita egongo den denboran, ibilgailuek Meagatik egin beharko dituzte joan-etorriak Getaria eta Zarautz artean. Zumaia eta Zarautz artekoek, berriz, Meagatik edo AP-8 autobidetik joan beharko dute.
Aldaketa horrek eragina izango du autobus zerbitzuetan ere. Errepidea itxita egongo den bitartean, Getariako geralekua bertan behera geratuko da. Horrela, Lurraldebuseko autobusek Zumaia-Zarautz joan-etorria Meagatik egingo dute, Getarian geraleku egin gabe.




