Zarautz ko Udalak hainbat prebentzio baliabide jarriko ditu martxan Sanpelaios jaietan. Ekintza hauen helburu nagusia herritarrak sentsibilizatzea eta aisialdiko guneetan kontsumoekin lotutako arriskuak murriztea da. Jarduera hauek Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza ren babesa dute.
Programatutako neurrien artean, AiLaket elkarteak substantzien kontsumoaren arriskuak murrizteko zerbitzua eskainiko du ostegunean, gauerditik hiru arte, Zarautz ko Malekoian. Ekintza honek drogamen kontsumoaren arriskuak txikitzea bilatzen du, substantzia mota ezberdinen efektuei buruzko sentsibilizazioaren bidez, arrisku kontsumoak ekiditeko prebentzio neurriak zabalduz eta kontsumoan sortzen diren kausa, helburu, plazer eta arriskuen kudeaketari buruzko hausnarketa sustatuz.
Bestalde, ostiralean, gaueko hamaiketatik biak arte, alkoholaren kontsumoaren prebentzioan eta arriskuen murrizketan zentratutako zerbitzu ibiltari bat egongo da. Garaia osasun sustapenerako elkarteak garatutako ekimen honen helburu nagusia alkohol gehiegizko kontsumoa desnormalizatzea da. Horretarako, zarauztar komunitatea informatuko eta sentsibilizatuko da, jokabide osasuntsuak sustatuko dira eta kontsumoei buruzko prebentzio aholkularitza eskainiko zaie zuzenean nerabeei eta gazteei.




