Jardunaldi luze eta intentsuan, Zarautz eko Asti zelaian hainbat partida eta omenaldi egin ziren, errugbiari lotutako pertsonaiei esker ona adieraziz.
Sub-16 mailan, Uribealdea nagusitu zitzaion Getxo ri 10-8ko emaitza estuarekin. Ondoren, sub-18 finala jokatu zen, non Getxo k mendekua hartu eta Uribealdea garaitu zuen 17-3ko emaitzarekin.
Lehen bi tituluak banatu ondoren, Asti k Bultza ligako partida bat hartu zuen, errugbi inklusiboan, Iruña eta Universitario de Bilbao taldeen artean.
Emakumezkoen Euskal Ligaren finalean, Geurea Rugby Taldea k, Arrasate, Elorrio eta Zornotza ko jokalariak biltzen dituena, 10-7 irabazi zion Gaztedi ri, arabarren hasierako entsegua irauli ondoren.
Gizonezkoen Euskal Ligako senior mailan ere partida ikusgarria izan zen. Elorrio k 29-27 irabazi zion Universitario de Bilbao ri, iazko garaipena berretsiz.




