Zarautzek su artifizialak ospatuko ditu asteburuan, N-634 errepidea itxita egongo da

Volcano etxeak bi su artifizial erakustaldi antolatu ditu larunbat eta igande gauean, eta horrek eragina izango du trafikoan.

Irudi generikoa da: Zarauzko su artifizialak.
IA

Irudi generikoa da: Zarauzko su artifizialak.

Zarautz bihar hasiko da Aste Nagusia ospatzen, eta horren barruan, Volcano etxeak antolatutako bi su artifizial erakustaldi izango dira, larunbatean eta igandean, biak 23:00etan hasita.

Su horietarako erabiltzen duten tresneria errepidearen ondoan kokatuko dute. Segurtasuna bermatzeko, larunbatean zein igandean, N-634 errepidea itxi egingo dute Getaria eta Zarautz artean, hiru laurden orduz, 22:45 etik 23:30 era bitartean.
Errepidea itxita egongo den denboran, ibilgailuek Meagatik egin beharko dituzte joan-etorriak Getaria eta Zarautz artean. Zumaia eta Zarautz artekoek, berriz, Meagatik edo AP-8 autobidetik joan beharko dute.
Aldaketa horrek eragina izango du autobus zerbitzuetan ere. Errepidea itxita egongo den bitartean, Getariako geralekua bertan behera geratuko da. Horrela, Lurraldebuseko autobusek Zumaia-Zarautz joan-etorria Meagatik egingo dute, Getarian geraleku egin gabe.