Aste Santuaren ondoren hasi eta orain amaitutako lanen ondorioz, gunea prest dago erabiltzeko, nahiz eta oraindik belarra haztea falta den erosotasun eta segurtasun handiagoa bermatzeko.
Aurretik, haurreskolaren eraikinari atxikitako gunea ez zen irisgarria. Hori konpontzeko, sarbide-arrapala bat eraiki da, eta espazioa altzari eta jolas-elementu berriez hornitu da. Egindako inbertsioa 138.898,33 eurokoa izan da.
Haurreskolaren aspaldiko eskaera zen hau, eta lanak amaituta, zerbitzuak instalazio osatuagoak eta egokiagoak ditu. Gaur egun, haurreskolak 63 neska-mutilentzat eskaintzen du zerbitzua.
“"Merezi zuen gune hau aprobetxatzea. Orain, neska-mutilek espazio gehiago dute aire librean jolasteko eta gelako lau hormetatik kanpo gozatzeko."




