Joan den larunbatean jokatu ziren Zarauzko 81. Hondartzako Futbol Txapelketaren finalak. Senior eta Eskola Kirola mailako hamaika partida izan ziren guztira. Eskola Kirola mailan, sei norgehiagoka jokatu ziren, eta horietatik hiruetan Iturzaeta Herri Eskola ko ordezkaritza izan zen. Eguraldi txarra egin arren, getariar ugari bertaratu ziren finalak zuzenean ikustera.
Iturzaetako 5. mailako neskek txapela eskuratu zuten. La Sallerekin bana berdindu ondoren, penaltietan nagusitu ziren. 5. mailako mutilek ere garaipena lortu zuten, 3 eta 1 irabazita La Salleri, penaltietara joan behar izan gabe.
Bestalde, 6. mailako mutilek ezin izan zuten garaipena lortu eta 6 eta 2 galdu zuten La Salleren aurka.




