Oletako Trinitateak ospatuko dituzte igandean

Azkoitia eta Zumarragako mugan dagoen Oleta mendian egingo dute urteroko ospakizuna, egitarau zabalarekin.

Irudi generikoa Oleta mendiaren ikuspegi paisai batena.
IA

Irudi generikoa Oleta mendiaren ikuspegi paisai batena.

Datorren igandean, Azkoitia eta Zumarragako Oleta mendian Trinitateak ospatuko dira, Aginagako Oleta elkarteak antolatutako egun osoko egitarauarekin.

Goizean, Oletako gurutzera joateko aukera izango dute nahi dutenek, Aginagatik 10:00etan abiatuta. Bertara joaten direnentzat hamaiketakoa antolatu da.
Eguerdiko 12:00etan meza ospatuko da, eta ordubete geroago, Julen Aranbarri Elorriaga II eta Ander Altuna Etxaluze aizkolariek erakustaldia eskainiko dute.
Egitaraua 14:00etan hasiko den herri bazkariarekin borobilduko da. Bazkarirako txartelak Oleta elkartean bertan egongo dira salgai.
Egun osoan zehar, gainera, Itzeder, Garixe eta Txibilter trikitilariek girotuko dute ekitaldia mendi gain horretan.