Joan den astelehenean abiatu zen txapelketa, eta lehen astean hainbat norgehiagoka jokatu ondoren, gaztetxoak bigarren jardunaldian murgilduko dira. Guztira, hamabi partida jokatuko dira astelehenean, asteazkenean eta ostegunean, arratsaldeko 17:15ean hasita.
Asteleheneko jardunaldian, benjaminen B mailako hiru partida izango dira. Asteazkenean, berriz, benjaminen A mailako lau norgehiagoka jokatuko dira. Azkenik, ostegunean, aurre benjaminen mailako hiru partida eta kimuen mailako bi partida izango dira.
Txapelketak gazteen artean pilota sustatzea du helburu, eta parte-hartzaileek erakutsitako maila nabarmena da.
Partida guztiak Gurea frontoian jokatuko dira, eta herritarrek aukera izango dute gaztetxoen talentuaz gozatzeko.




